XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste edozein lan bezalakoa dela iruditzen zait

Arantxa Mendikute Postaria da.

Duela bederatzi urte hasi zuen lana ez omen da gehiegi aldatu.

Batzutan asko ibili behar izaten denez, nekagarria bihurtzen da.

Hala ere, bere lana gustokoa du eta horixe eskatu dio urte berriari, lanean jarraitu ahal izatea.

- Noiz hasi zinen lan honetan?

Orain dela 9 urte hasi nintzen.

Lehenengo urteetan kontratatu gisa nengoen bitartean oposizioetarako prestaketak egin nituen.

Kontratatu bezala egotea borroka etengabe bat zen, lanpostuaren segurtasun ezagatik.

Oposizioak gainditu ondoren, lasaiago geratu nintzen.

- Zer eginbehar betetzen duzu zure lanegun batean?

Nere lana goizeko 8etan hasten da eta arratsaldeko 3etan bukatzen.

Lehenago, furgoia datorrenean zakuak hartu eta eskutitzak klasifikatzen ditugu, zertifikatu edo arrunt bezala.

Gero, apartadutan banatu ondoren, bakoitza tokatzen zaiona banatzera ateratzen da.

Nere sekzioa lehenengoa da, Santa Ana, Ubitarte, A. Arrillaga eta Sigma hartzen dituelarik.

- Zenbat emakume zaudete lanean?

Gaur egun bi emakume gaude.

Emakumeak postari lanetan denbora luzean gaude.

Nahiz eta batez ere hiriburuetan egon, orain herrietan ere bai.

Batzuei postariaren irudia ez zaie gustatzen, baina niri ez zait inoiz axola izan, beste edozein lan bezalakoa dela iruditzen zait.

Askotan nekatuta bukatzen dugu, asko ibili behar izaten dugulako.

Nahiko gogorra izatera hel daiteke, baina egun ezberdinetan lan kantitate ezberdina dagoenez, oreka batetara heltzen gara.

Ez pentsa hain sinplea denik; nahiko lan gogorra da, asko pateatu behar baita.

- Elgoibartarrok ze eskutitz mota jasotzen dugu gehienbat?

Kutxa eta bankuetako eskutitzak dira lan gehien ematen dutenak.

Honekin batera, propagandako inpresoena ere izugarria da; buzoia bete paper, gero gainera zakarrontzira botatzeko.

- Postetxeak aldaketa handia izan al du hasi zinenetik?

Aldatu da, baina ez asko.

Banaketa lana adibidez, ez da batere aldatu.

bestalde, pakete bonba famosoak hasi zirenetik, Donostiatik datorren seguritate sistema batek aparailu berezi batzuekin, pakete edo eskutitza ikutuz bakarrik, asma dezake arriskutsua den ala ez.

Seguritate neurri honetaz gain, bentaniletan aldaketa ematen ari da, dena mekanizatuz doan heinean.

Orain uniforme berriarekin adarjotze batzu ere egon dira, hori bai, piropo bat edo besteren artean.

Hasieran arraroa egiten da, eskolako garaiak gogorarazten baititu, baina behin jantzi ondoren gauza normal bezala hartzen duzu.

- Gabonetan lan ugalketarik izaten al duzue?

Bai, beti ere Gabonetako felizitazioak jasotzen baitira.

Bestalde, badago jende detailista propina ematen duena, eta normalean Gabon inguruan izaten da.

Hala ere, lehen gehiago ematen zen: txartel batzu zeuden eta postaria etxez-etxe joaten zen aginaldoa jasotzen.

Hau lotsagarria zela deritzot, guk geure soldata ezarria baitugu.

Ez pentsa hain sinplea denik. Nahiko lan gogorra da

Belen Arrizabalaga